Real Unionek garaipen handia lortu du Federazio Kopan
Aitor Zulaiak zuzendutako taldeak 3-0 hartu zuen mendean Castello itzuliko partidan. Guztira, 4-0 irabazi du talde gipuzkoarrak.
Festa handia bizi izan zuten Real Unioneko jarraitzaileek Stadium Galen. Joanekoan garaipena eskuratu ostean, zaleen aurrean euren nagusitasuna berretsi baino ez zuten egin ZulaiKak entrenatutako jokalariek. Neurketa hasi orduko Aritz Mujikak sartuta golak lasaitasuna eman zion taldeari eta bigarren zatian Mikel Alonsoren eta Goikoetxearen golek festa lehertarazi zuten. ZORIONAK TXAPELDUNEI!