BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Sailkapen Historikoa

Espainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketaren lehenengo faseak denboraldiko kirol momentuetako bat utzi digu. Gure 19 urte azpiko selekzioak 2. faserako sailkapena lortu zuen Extremadura, Baleares eta Andaluziarekin batera zegoen multzoan 2. postua lortu eta gero.

16 urte azpiko selekzioak ez zuen sorte berdina izan. Multzoko hiru partiduak lehiatuak izan arren, aurkari berdinen aurka 4. postuan amaitu zuen lehenengo fase hau. Mariano Ballesteros eta Mikel Narcisok zuzendutako selekzioak Extremaduraren aurka 5-2 galdu zuen debutean.

2. partiduan, Balearesen kontra, meritu handiko berdinketa lortu zuen azken minutuetan jokalari bat gutxiagorekin eutsi eta gero. Behin denbora beteta, 16 urte azpiko selekzioak penaltietan galdu zuen. Eta multzoko azken partiduan, gure mutilek ezin izan zuten Andaluzia on baten aurka garaipena lortu eta partidua 1-3 bukatu zen.

Ezuste handia 19 urte azpiko selekzioarena izan zen. Lan defentsibo ikaragarria erakutsiz, taldeak bere aukera aprobetxatu eta Extremaduraren kontra hiru puntuak lortu zituen Julen Pandoren golari esker.

Balearesen aurkako partiduaren gidoia antzekoa izan zen. Hala ere, partidu honetan Jose Manuel Corraleche, Joseba Portugal eta Aitor Albalak zuzendutako taldeak berdinketaren gola gainditu behar izan zuen. Partidu amaiera zirraragarriaren ondoren, gure gazteek 2-3-ko garaipena lortu zuten eta azken jardunaldia jokatu aurretik sailkapen historikoa ziurtatu zuten.

Lehenengo faseari amaiera bikaina eman zioten gure jokalariek azken partiduan txapelketa irabazteko aukerak dituen Andaluziaren aurka lehiatuz. Jokalari atezainarekin gol asko hartu zituen taldeak azken minutuetan. Hala ere, eta aurkariaren nagusitasuna kontuan hartuta, 2-9-ko markagailuak ez du ez partiduan ez lehenengo fase osoan zehar ikusitako guztia islatzen. Bigarren fasea heltzeko irrikitan gaude!