Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Selekzio nagusiak Amerikan jokatuko du 69 urte pasa ondoren

Ia 70 urte pasatu dira Euskadik Amerikan jokatu zuen azken partidatik. Orduan, Kuba izan zuen aurkari gure selekzioak. Ekainaren 20an, berriz,

Ia 70 urte pasatu dira Euskadik Amerikan jokatu zuen azken partidatik. Orduan, Kuba izan zuen aurkari gure selekzioak. Ekainaren 20an, berriz, Venezuela izango da aurkaria.

Partida erakargarria izango da oso. Batetik, Euskal Herriko futbola ezagutarazteko aukera emango duen lagunartekoa izango delako. Bigarrenez, Venezuelan bizi diren milaka euskal herritarrek euren selekzioa bertatik bertara ikusteko aukera izango dutelako. Hirugarrenez, garrantzia handiko norgehiagoka izango delako. Amerika Kopa antolatu duen selekzioaren azken aurkaria izango gara. Txapelketa hasi baino hamabost egun lehenago jokatuko dugu euren aurka. Bestalde, Pueblo Nuevo de San Cristobal futbol zelai zaharberrituan jokatuko dugu. Venezuelak lehiaketaren lehen zatia jokatzeko  aukeratu duen zelaia da, adierazi du Euskadiko Futbol Federazioko Idazkari Nagusi Joan Ander Gamboak.

Jose Angel Iribar eta Mikel Etxarri hautatzaileek datorren astean emango dute aukeratu dituzten jokalarien zerrenda. Ilusio handia dute. Premier Leaguen jokatzen dutenek ez dute parte hartuko denboraldia aspaldi amaitu zutelako. Beraz, azken deialdietan egon diren jokalarien aldeko apustua egingo dugu, esan du Etxarrik.