Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Tonbola Eibar, kanpaina solidarioa

Abenduaren 10, 11, 12 eta 13an Eibarko Unzaga plazan tonbola solidario bat egingo da Eibar-Ermuako Gurutze Gorriaren baseko borondatezko langileak sustatuta. Ekimen honen helburu nagusia Gabonetan haur bakar bat ere jostailurik gabe ez geratzea da.

Euskadiko Futbol Federakundeak bere laguntza eskaini nahi izan du eta azaroaren 16an Ipuruan Kosta Rikaren aurka jokatu zuten jokalari guztiek sinatutako elastiko bat entregatu dugu.

Federazioak kanpainan parte hartzera animatu nahi zaituzte, behar duten familiei laguntza emateko.