BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

TXAPELDUNAK!

18 urtez azpiko Euskadik 1-0 hartu du mendean Gaztela Leon Espainiako Txapelketako finalean.

Urte askoko lanak saria izan du 18 urtez azpiko Euskadiko selekzioarentzat. Azken txapelketetan garaipenetik gertu egon ostean, azkenean lortu du bere helburua. Joseba Nuñez aukeratzaileak eta bere lan taldeak harro egoteko arrazoiak dituzte. Etxean, Mendizorrotzan, altxatu du Kopa Euskadik. Hori bai, garaipena eskuratu ahal izateko gogor egin behar izan du lan. Gaztela Leonek selekzio lehiakorra dela erakutsi baitu. Defentsan gogor eta oldarkor aritu da Euskadiren aurkaria. Lan horri eskerrak ezeresean utzi du etxekoen ahalegina. “Ondo ezagutzen gintuzten aurreko partidetatik. Jakin bazekiten talentu handiko futbolariak ditugula erditik aritzeko eta hori oztopatzen ahalegindu dira. Sufritu arren, merezita irabazi dugula iritzi diot”, adierazi du Ñuñez aukeratzaileak.

Neurketa parekatua izan da. Aukera gutxiakoa. Euskadirena izan da jokoaren ekimena. Hala ere, ezin izan du aurkariaren armiarmasarea gainditu. Rubenek areaz kanpotik egindako jaurtiketa bat izan da lehen zatiko aukera garbiena. Langan jo du baloiak. Gaztela Leon, berriz, estrategia jokaldiak baliatzen ahalegindu da, baina ezin izan du bere helburua lortu.

Bigarren erdia lehenaren antzekoa izan da. Beharbada aukera gutxiagokoa. Neurketako gol bakarra Gaztela Leoneko atzelariek egindako akats baten ostean etorri da. Diego Cirio atzelariak bere atean sartu baitu ezker hegaletik Castrok egin duen erdiraketa. Finala erabaki duen jokaldia izan da. “Lehen partidatik azkenera arte talde gisa aritu gara. Horregatik irabazi dugu txapelketa”.