BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

TXAPELDUNAK!

Euskadik 2014ko Coca Cola Kopa irabazi du Madrilen jokatutako azken fasean. Euskal Selekzioak ahozapore gozoarekin amaitu du denboraldi luze eta nekosoa. 16 urtez azpiko gazteentzat Coca Cola Kopa izan da sasoiko azken erronka. Eta baita bikain erantzun ere. Nekeari, beroari, eta goi mailako aurkariei gain hartu eta garaipena lortu du Txakartegik zuzendutako selekzioak. Kopa altxatzeko lau partida irabazi behar izan ditu Euskadik. Atzo Valentzia eta Kantrabia hartu zituen mendean. Eta gaur Andaluzia hartu du mendean selekzioen arteko finalean. Maciasek lehen zatian sartutako gola nahikoa izan da hasi eta amaitu kontrolpean izan duen neurketa irabazteko. Selekzion artean onena izatearekin konforme ez eta taldeen arteko txapelketa irabazi duen A Coruñako Deportivoren aurka neurtu behar izan ditu indarrak final nagusian. Eta hau ere irabazi. Ondo sufrituta!. Mikel Buenok lehen zatian egindako bi golak nahikoa izan dira kopa erraldoia altxatzeko (2-1). ZORIONAK!