BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Txapelketen lehen pausoak

Asteburu honetan areto-futboleko Emakumezkoen Bigarren Maila, Reto Iberdrola, Bigarren B maila, Hirugarren maila, eta Emakumezkoen Lehen Nazional mailen lehen pausoak eman dira.

Asteburu luzea izan da, gure taldeek 20 partidu ofizial baino gehiago jokatu dituzte. Nabarmentzekoa zabalik egon diren harmailetan erakutsitako jarrea ona.

Emakumezkoen areto-futboleko bigarren mailan Gorak porrotaren (2-5) hasi du txapelketa. Reto Iberdrolan garaipen bat eta porrot bat bizi izan dugu asteburu hoentan. Batetik Alavesek Bartzelona “B” garaitzea lortu zuen, 2-0eko markagailuarekin. Bestetik, Athletic Club “B”-k ezin izan zuen Badalona garaitu ligako lehen jardunaldian.

Bigarren B mailari begira, berdintasun handia izan dugu. Portugalete, Arenas, eta Athletic Club “B” beraien partiduak berdindu zituzten, bakoitzak gol bana sartuz. Real Sociedad “B”-k gutxieneko tarteaz irabazi zion Leioari (1-0). Amorebietak 2-1-ko garaipena eskuratu zuen Laredoren aurka, II. Multzoko A azpimultzoaren lehen portua lortuz.

Hirugarren mailako A azpimultzoan berdinketa bakarra ikusteko aukera izan dugu; Sestao River 0-0 Tolosa. A Azpimultzoan garaipenik zabalena ere ikusi genuen, Balmasedak 6-0 irabazi zuen La Balugan Urgatziren aurka. Gernika, Santutxu, eta Beasain ere haien partiduak irabazi zituzten A azpimultzoko lehen jardunaldian. B Azpimultzoari begira hiru berdinketa egon dira. Bere partidua irabazi duen talde bakarra Urduliz izan da, 1-2-ko garaipena lortuz Santurtziren aurka.

Emakumezkoen Lehen Nazional mailan garaipen errazak egon dira gure taldeen artean. Real Sociedad “B”-k 0-3-eko garaipena lortzen zuen Nazional mailako estreinaldian. San Ignacio talde bilbotarrak 3-0 irabazi zion Oiartzuni Bilbon jokatutako lehen jardunaldian. Bizkerrek 0-2-ko garaipena lortu zuen jardunaldiko lehen partiduan, Olaranben Aurrera Vitoriaren aurka jokatutako partiduan.

Jardunaldiaren emaitza, sailkapen, eta datu guztiak gure webgunearen “txapelketa” atalean ikusgai.