UEFAk eta FIFAk beren jarrerari eutsi diote Euskadiko Futbol Federakundeak eskubide osoko kide gisa bi erakunde horietan afiliatzeko egin zuen eskaerari dagokionez
- Federakundeari bidalitako jakinarazpen baten bidez, erakunde horien kongresuek ez dutela gai hori jorratuko adierazi dute
Bilbon, 2022ko martxoaren 24an.- UEFAk eta FIFAk orain dela gutxi erantzun diote Euskadiko Futbol Federakundeak aurkeztutako idazkiari. Bi erakundeek EFF-k UEFAko eta FIFAko eskubide osoko kide gisa afiliatzeko egin zuen eskaeraren inguruan aurretik erakutsitako jarrerari eutsi diote. Federakundeari bidalitako jakinarazpen baten bidez, adierazi dute erakunde horien kongresuek ez dutela gai hori jorratuko.
2020ko abenduan, Euskadiko Futbol Federakundeak modu formalean aurkeztu zuen UEFAren eta FIFAren aurrean erakunde horietan afiliatzeko eskaria. UEFAren eta FIFAren Batzorde Betearazleek, hurrenez hurren, 2021eko uztailaren 11n eta 31n emandako ebazpenek ukatu egin zuten eskaera hori. Hala ere, EFF-FVFk ulertu zuenez, nazioarteko bi erakundeen estatutuen arabera, eskumenik ez zuten organoek eman zituzten ukatzeko ebazpenak. Horrela, aplikatzekoa den araudia betez, gai horien inguruan ebazteko eskumena bi erakunde horien kongresuei dagokie. Bi erakundeek, ordea, hasierako jarrerari eutsi diote, eta kongresuek ez dutela gai hori jorratuko adierazi dute.