URBIETA GAZTEEN EUSKAL KOPAKO EGOITZA IZANGO DA
Kadeteen Euskal Kopako Final Fourra Fanderian jokatu zen moduan, Gazteen Euskal Kopako Final Fourreko egoitza Urbieta izango da. Gernikan jokatuko da gure bigarren kopa.
Gazteen Nazional Mailako eta Gazteen Euskal Ligako azken jardunaldia geratzen denez, oraindik ez daude zehaztuta parte-hartzaile guztiak.
Gazteen Euskal Kopa final-zortzirenak izango dituen txapelketa bakarra izango da. Final Fourra Urbietan ospatuko da ekainaren 9an eta 11n.