BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Urrezko asteburua gure 14 eta 16 urte azpiko selekzioentzat

Urdulizeko futbol asteburuan euria izan zen protagonista. Ura, haizea eta txingorra lehenengo fase honetan zehar agertu ziren. Iparraldek ederki eutsi zion eta zaleek, gerturatu ziren gutziek, Baleares, Extremadura eta Euskadiko selekzioek eskainitako futbolaz gozatu ahal izan zuten.

Debut egunean Extremadura eta Euskadi izan genituen aurrez aurre. 14 urte azpiko selekzioak Israel Jimenezen gol bati esker berdindu zuen partidua azken txanpan. 16 urte azpiko selekzioak, ordea, Ousmane Dialloren bi gol eta Markel Intxaurragaren golei esker irabazi zuen.

Larunbateko jardunaldian bi partiduetako irabazlea Baleares izan zen. 14 urte azpiko mailan 3-1 eta 16 urte azpiko mailan 2-1 gailendu zitzaion Extremadurari. Gauzak honela, igandeko bi partiduetan dena  erabakitzeko gelditu zen Euskadi eta Balearesen artean.

14 urte azpiko selekzioak Urrezko Fasera sailkatzeko garaipena behar zuen bitartean, 16 urte azpiko selekzioak berdinketarekin nahiko zuen. Gure gazteek Xabi Almandozen golari esker lortu zuten garaipena. Kapitainak sarera bidali zuen azkar, eta Baleares ezustean harrapatuz ateratako falta.

Bigarren partiduan, lehenengoa bezain lehiatua izan zen. Bi selekzioek, bakoitzak bere armekin, hiru puntuak lortzea bilatu zuten. Markagailua, ordea, ez zen mugitu eta biak pozik itzuli ziren etxera. Euskadik multzoko txapeldun gisa eta Balearesek 2. sailkatuen arteko 2 onenetako talde bezala lortu zuten Urrezko Faserako txartela.

URREZKO FASERA SAILKATUTAKO SELEKZIOAK:

14 urte azpiko maila:

  • Katalunia
  • Euskadi
  • Madril
  • Murtzia
  • Andaluzia
  • Asturias
  • Kantabria
  • Valentzia

16 urte azpiko maila:

  • Katalunia
  • Euskadi
  • Baleares
  • Galizia
  • Madril
  • Murtzia
  • Andaluzia
  • Asturias