Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kutxabank, S.A.
Euskal Kirol Federazioen Batasuna - Unión de Federaciones Deportivas Vascas
Etiketak: - 

Urteko azken jardunaldia, baina ez azken partidak

Pasadan asteburuan 2020 urteko azken jardunaldi ofiziala jokatu da. Hala ere, urte honi geratzen zaizkion azken egunetan atzeratutako hainbat partidu jokatuko dira.

Txapelketen egoerari begira, Bigarren B mailan Amorebietak lehen postuan amaitu du azken jardunaldia, eta ondorioz, lehen postuan jango dituzte mahatsak, Racingek atzeratuta dituen bi partidak 2021ean jokatuko bait dira. Areto-Futboleko Bigarren B mailaren gorengo postuan Gora dago, Otxartabek jarraitua.

Futboleko hirugarren mailaren A azpimultzoan Gernikako taldea goikaldean jarraitzen du, partidu bateko atzerapenarekin, eta porrot bakarrarekin. B Azpimultzoan Pasaia da nagusi, bi puntuko abantailarekin.

Areto-Futboleko Hirugarren mailari dagokionez, gabon hauetan atzeratutako jardunaldiak jokatuko dira, guztira 3 jardunaldi jokatuz. Momentu honetan A azpimultzoan Eskoriatza da nagusi, B azpimultzoan berriz, Afantxoren eta Alipendiren arteko berdintasuna dago. Euskal Ligan momenturarte bakarrik bi jardunaldi jokatu dira, hauek ere gabonak baliatuz oraindik jokatu gabe dauzkaten partiduak berrezkuratuko dituzte.

Emakumezkoen txapelketei dagokienez, Real Sociedad “B” emakumezkoen Lehen Nazional mailaren taularen goikaldean dago, jokatutako partidu guztiak irabaziz. Euskal Ligan Athletic Club “C” da nagusi A azpimultzoan, Eibar “B”rekiko 3 puntuko abantailarekin. B Azpimultzoan Anaitasunak jokatutako puntu guztiak eskuratu ditu.

Atzeratutako partiduen datak eta ordutegiak gure KARTELERAn ikus daitezke, astero bezala.