BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Vitoriaren igoera azaroan

Deportivo Alaves B eta Beti Gazteren arteko partidua oraindik jokatu behar delarik, Vitoria izan da hilabete honetako talderik onena 12 puntutik 10 lortu eta gero. Cultural de Durangoren aurka Tabiran edo etxean Anaitasunaren aurka irabazi eta gero lortu ditu Unbeko taldeak. Hurbil geratu dira sasoi onean jarraitzen duen Basconia eta Uritarra 9 puntu lortuta. Larrabetzukoen kasuan, Sarrienan eta Lasesarren Leioa eta Barakaldoren aurka meritu handiko garaipenak lortu eta gero. Gainera, Tolosaren aurkako duelu zuzenean hiru puntuak etxean geratu ziren ere.

Hilabete ona izan da ere Deusto, Leioa eta Beasainentzat. Airea hartzeko eta sailkapena modu lasaiago batean begiratzeko 7 puntu lortu dituzte hiru taldeek. Etxezurikoek etxean Basconia eta Anaitasuna bezalako taldeak garaitu dituzte. Beasainek Portugaleteri irabazi zion Loinatzen eta Leioak berdinketa lortu zuen Unben Vitoriaren aurka.

Ez da, ordea, hilik onena izan Anaitasuna eta Barakaldorentzat. Goiko postuetatik aldendu dira 4 puntu soilik eskuratu eta gero. Ahaztekoak izan dira Santutxu, Aurrera Ondarroa eta Urdulizen lau asteak puntu bakarra lortu eta gero. Lortutako emaitzen ondoren, bete-betean sartu dira 3. RFEF Mailan bizirauteko borrokan.

Hilabete bat gehiago beteta, dena estutzen doa eta mailak inor ezin dela erlaxatu erakusten du.