BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Etiketak: - 

Walking Football-eko Euskal Selekzioa abian da

Walking Football-eko Euskal Selekzioak, Euskadiko Futbol Federakundearen babesarekin sortu berriak, debuta egingo du urriaren 30ean, 11: 30etatik aurrera, Lezamako Santa Mariako instalazioetan Ingalaterrako selekzioaren aurka.

Bi partida jokatuko dira +50 eta +60 urteko kategorietan, hurrenez hurren. Aurrean, une honetan nazioartean dagoen selekzio indartsuena izango du. Ingalaterrako selekzioak oraindik ez du partidurik galdu.

Walking Footballeko Euskal Selekzioa 2022ko maiatzerako prestatzen hasiko da. Izan ere, data horretan FIWFAk antolatutako selekzio nazionalen Walking Footbaleko lehen Munduko Txapelketan parte hartuko du Manchesterren.