BABESLE OFIZIALAK
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Kutxabank, S.A.
Mercedes-Benz Aguinaga
Fútbol Emotion
HORNITZAILE OFIZIALAK
Alzola Basque Water - Balenzategui, S.A.
Kaiku
Frutas Zelaia
Veo Sports Camera
Etiketak: - 

Zierbena, areto-futboleko Euskal Koparen txapelduna

Zierbenak areto-futboleko Euskal Kopa irabazi du asteburu honetan Eskoriatzan jokatutako azken fasean.

Larunbatean jokatutako finalerditan Zierbenak erosotazunez irabaztea lortu zuen, Sasikoaren aurka 6-1 imposatuz. Bigarren finalerdian Otxartabek eta Afantxok markagailuan berdindu zuten. Penaltietan Bilboko taldea finalerako txartela lortu zuen, 2 penalti geldituta.

Igandean jokatutako final handian berdinketa nagusi izan zen. Lehen zatian Zierbenakoek nagusitasun handia erakutsi zuten, ondorioz atsedenaldiko markagailuan 3-1eko abantzaila zeramatzaten. Bigarren zatian Otxartabekoek partidua irabazteko indar handiz zelairatu ziren. Lehen minutuetan Zierbenak laugarrena sartu zuen, baina Bilbokoek partiduari buelta eman zioten. Handik aurrera etengabeko gol jarioa egon zen Eskoriatzako polikiroldegian, markagailuan Bilbokoen aldeko 4-5eko emaitza jarriz. Azken minutuetan 5-5eko berdinketa lortu, eta luzapena jokatu behar izan zen. Luzapenean berdinketa handia egon zen bi taldeen artean, partidua Zierbenakoen alde jarri zen penaltiz sartutako gol bati esker.

Eskerrik asko Euskal Kopan parte hartu duten talde guztiei, bai azken fase honetan zein denboraldi osoan zehar. Eskerrik asko ere Eskoriatzari emandako laguntza guztiagatik.